Barne araudia - Bernart Etxepare IP - Ikasnova
Barne araudia - Bernart Etxepare IP
BARNE ARAUDIA
Bernart Etxepare Ikastetxe Publikoko komunitatea, ikasle, familia , irakasle eta irakasle ez den langile orok osatzen dugu, heziketan protagonista eta arduradunak modu aktiboan parte hartzen eta gidatzen dugularik.
Komunitate guztiak bezala, arau batzuk behar ditu, funtzioak, betebeharrak eta eskubideak zehaztea errazten dutenak.
Arautegi honen helburua hezitzea izango da, zentroko funtzionamendua, formazioa eta elkarbizitzarako oinarria izanik.

