Txantrearen bihotzean 2010etik hasita

Etorkizuneko pertsonak hezten

Responsive Image

EZAGUTU GAITZAZU

Bernart Etxepare ikastetxea 2009-2010 ikasturtean sortu zen, auzoan aurretik zeuden bi ikastetxetatik abiatuta: Arturo Kanpion eta Axular Ikastola. Biek historia luzea zuten: biak D ereduko Nafarroako gobernuaren zentroak ziren; biak kale berean zeuden eta patioko pareta partekatzen zuten.
Eraikin berria eraiki aurreko urtean ikastetxe bietako komunitateak fusiorako lehen urratsak ematen hasi ziren, bai irakasleen aldetik, bai gurasoen elkarteen aldetik ere, azpiegiturak, proiektuak, programazioak eta abar bateratzeko.
Bernart Etxepare berriaren bide komuneko lehen ikasturtean Buztintxuriko ikastetxean izan ginen, oraingo ikastetxea eraikia zen bitartean. Gaur egun erabiltzen dugun eraikina 2010-2011 ikasturtean inauguratu zen.
Aurreko ikastetxeetako ikasleekin hiru lerroko beste bat osatu zen, bostehun ikasle ingururekin. Egun, 400 ikasle inguruko ikastetxea gara, eta 4. mailatik aurrera ditugu hiru lerro. Etorkizuna, dirudienez, bi lerrokoa izanen da.