OSASUNAKO EMAKUMEEN TALDEKO ATEZAINAREKIN HIZKETAN

2024/02/28

Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatzen duen "EMAKUME KIROLARIEN HITZALDIAK IKASTETXEETAN" programan parte hartu dugu. Oraingoan 6. mailakoek Silvia Pérez Fernández de Romarategui futbolaria ezagutzeko aukera izan dute eta elkarrekin futbolean aritu dira. Gainera, Osasuna Futbol taldeko jokalari honek kamisetak sinatu ditu.

Gizarte androzentrista batean bizi garela nabaria da, emakumeek komunikabideetan duten agerpena ikustea besterik ez dago. Horien eta beste hainbat eragileen ondorioz, estereotipoz beteriko gizartea dugu gurea eta diskriminazio egoera ugari sortzen dira. Hala ere, horrelako ekimenak egitea ezinbestekoak dira berdintasunean oinarritutako gizartea bat lortzeko. Bernart Etxeparen, gizarte orekatu baten alde eta benetako berdintasunaren alde lanean jarraituko dugu gizartea poliki-poliki aldatzeko asmoz.