JAUZI.EUS: IRUÑERRIKO ESKOLAZ KANPOKO ESKAINTZEN BILATZAILEA

2024/05/24

Aurreko asteazkenean gure ikastetxeko, Bernart Etxepareko hainbat ordezkarik Jauzi.eus plataformaren aurkezpenean parte hartu zuten.

Jauzi.eus Iruñerrian eskolaz kanpo antolatzen diren guraso elkarteen eta udal ezberdinen euskarazko eskaintza publikoa jaso eta familiak informatzeko, Sortzen Guraso Elkarteak sortu duen plataforma da.

Plataforma berri hau, maiatzaren 29tik Aurrera martxan egongo da.