IPUIN LEHIAKETA

2024/04/15

6.mailako ikasleek ipuin lehiaketa antolatu eta egin dute oporrak hartu aurretik.

Bertan, 2. hiruhilekoan zehar sortzen aritu diren ipuinak plazaratu dituzte eta hiru ipuin onenek sariak izan dituzte: diploma eta liburu bana.

Epaileek esan dutenez, oso ipuin interesgarriak izan dira guztiak eta erabakia hartzea pixka bat kostatu zaie.

Azkenean, 3. postuan Oihane Escorza geratu da, 2.postuan Araia Irigibel eta 1.go postuan Haize Sagues. Zorionak guztiei!