Zerbitzuak

Guraso Elkarteak kudeatzen ditu familientzako zerbitzu horiek

Responsive Image

Goiztiarrentzako arreta

Guraso Elkarteak goiztiarrei arreta emateko zerbitzua eskaintzen du Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Goizero, 7:45etik 9:00etara, eskainitako zerbitzua da, eta Ikaslea hobe datorkion orduan sartuko da, beti ere ordu tarte horretan.
Zerbitzu honek lana eta familia mundua bateratzen laguntzen die gurasoei, eta denbora tarte horretan ikasleek ekintza desberdinak egin ahalko dituzte (irakurketa, marrazketa, mahai jolasak…) begiraleen zaintzan daudela.

Responsive Image
Responsive Image

Jantokia

Enpresa kudeatzailea: Comedor Saludable

Arduraduna: Karmiñe.

  • Kontaktatzeko: 9:00etatik 9:30era, 948 132 191 telefonoan.
  • Posta elektronikoa:bernartetxepare@gmail.com

JANTOKIKO ORDUTEGIA:
Iraila eta ekainan:

  • Astelehenetik ostiralera: 13:00etatik 15:30era.

Urritik maiatzera (biak barne):

  • Astelehenetik ostegunera: 12:50etik 15:00etara.
  • Ostiralean: 13:00etatik 15:30era.

Eskolaz kanpoko ekintzak

Guraso Elkarteak eskaintzen ditu, urritik aurrera eta maiatza bukatu arte.
Eguerdietan:

  • 13:00etatik 14:00etara.
  • 14:00etatik 15:00etara.

Arratsaldeetan:

  • 16:40etik aurrera.

Informazio gehiago Guraso Elkarteko Blogean.

Responsive Image