SORGINAK TXANTREAN - Bernart Etxepare IP - Ikasnova
SORGINAK TXANTREAN - Bernart Etxepare IP
SORGINAK TXANTREAN
2023/05/10
Bernart Etxeparen zorionekoak gara.
Beñat Arana, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, 2. saria irabazi du “Elkar ilustrazio eta ipuin” lehiaketan. 4.300 parte-hartzaileen artean, berea bigarren postua lortu du. Epaimahaiaren hitzetan "Marrazki soil batetik abiatuta ipuin polit batean sartu du idazleak irakurlea. Kontakizun arina, elkarrizketa ugarirekin eta euskal iruditegia gogoan izanik".
Zorionak Beñat, disfrutatu sariaz.
GRAXIANA ETA AMATXI SORGINAK
Baziren behin Txantreako bi familia. Seme-alabak eskolako lagun minak ziren eta beti elkarrekin egoten ziren. Mutikoak, Mikel zuen izena eta neskak, Maite. Biek 12 urte zituzten. Aste Santuko oporretan bi familiak Zugarramurdiko landetxe batera joan ziren.
Arratsalde batean, gurasoek kafea hartzen ari ziren bitartean, Maite eta Mikel aspertuak zeuden:
- Maite, aspertuta nago, goazen buelta bat ematera?
- Ados, baina lehenengo gurasoei baimena eskatuko diegu, ezta?
Gurasoei baimena eskatu, eta baietz esan zieten. Motxilak hartu eta poliki-poliki mendirantz joan ziren. Iritsi zirenean, urrutian, kobazulo bat zegoela ikusi zuten:
- Mikel, begira, kobazulo bat!!
- Ez dakit… Niri kobazuloek beldurra ematen didate…
- Goazen Mikel, beldurrei aurre egin behar diegu!!
Esku-argiak hartu eta barrura sartu ziren.
- Maite!! Etorri, etorri!! Suaren arrastoak daude hemen.
- Nola? Non?
- Goazen, goazen!! Beldurra daukat eta!
Korrika batean landetxera itzuli ziren eta gurasoei ezer ez esatea erabaki zuten.
Gauean, ohean zeudela, xuxurlaka esan zion:
- Maite, esku-argia kobazuloan ahaztu dut. Joan zaitezke hartzera, mesedez?
- Nik bakarrik? Ezta pentsatu ere!! zuk galdu, zu joan!
Gehiegi pentsatu gabe, Mikel kobazulora joan zen esku-argiaren bila. Han zegoela, pertsonak suaren inguruan dantzatzen zeudela ikusi zuen! Sorginak ziren!! Harri handi baten atzean ezkutatzen saiatu zen, baina sorgin batek Mikel ikusi zuen.
- Mikel, nahi duzu gurekin dantzatu?
- Nola dakizu nire izena?
- Guk gauza asko dakigu…
Mikeli bat- batean beldurra kendu zitzaion eta beraiekin dantzatzera joan zen.
Dantza amaitzean, sorgin berdinak, sendabelar batzuk eman zizkion, eta esan zion:
- Hau zure amatxirentzat. Esaiozu gauero eskuetan jartzeko.
- Baina zertarako da?
- Belar hauek mina kentzen dute.
- Nola dakizue nire amatxik eskuetan hezurretako mina daukala?
- Esan dizut, gauza asko dakigula… Esaiozu Graxianaren partez direla.
Mikel landetxera bueltatu zen eta Maite eta gurasoei gertatutakoa esan zien. Txantreara itzultzerakoan bere amatxiri sendabelarrak eman zizkion eta esan zion:
- Amatxi hau Graxianaren partez da.
Mikelen amatxiri irribarre bat atera zitzaion…
Beñat Arana Fernández