Arreta ez-presentzialaren plana

Justifikazioa

Aurten COVI19.ak eragin ditzakeen balizko egoerak direla eta, Departamentutik ARRETA EZ PRESENTZIALERAKO PLAN bat egitea eskatu digu ikastetxe guztiei.

BERNART ETXEPARETIK honako dokumentuan islatuko den prozedura edota plana da familiei luzatuko dieguna.

Arreta ez-presentzialaren plana

  1. IKASLE ETA IRAKASLEENTZAKO HORNIDURA TEKNOLOGIKOA

Gaitasun Digitala Indartzeko planean, Hezkuntza Departamentuak gailu digitalak (Chromebooks) Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasle guztiei ahalbidetzea aurreikusten du. Hornidura aurreikusitako epeetan egiten bada (hasiera batean urriaren amaierarako, beranduenik ere), ikasle guztiek izango dituzte lan digitala aurrera eramateko erabilera pertsonaleko gailuak.

Gainera, ikasturteko lehen egunetan, aurrez aurreko bilerak probestuz, tutoreek konektagarritasunari eta datuen eskuragarritasunari buruz galdetegi labur bat luzatuko die familiei  eta ikasleek erabilgarri dituzten gailu eta baliabideen datuak eguneratuko dira, beharrezkoa izatekotan, Departamenduak konexio-bitartekoak eman ditzan.

Gailuak behar bezala erabiltzen ikasten dela bermatzeko, ikasturtea hasi eta lur hartuko dugunean hasiko gara haiekin lanean; helburua ikasleen gaitasun digitala indartzea izanen da; horrekin, etorkizunean konfinamendua gertatuz gero, ikasgelako ikasle guztiak tresna horiek modu egokian erabiltzeko gai direla ziurtatu nahi dugu.

Horretarako, ikastetxeko, Lehen Hezkuntzako lehen mailatik aurrerako ikasle guztiei hezkuntzako posta-kontu ofiziala aktibatuko diegu eta, bide batez, pasahitza ezagutzen dutela bermatuko dugu

Iabizenak@educacion.navarra.es

Garrantzitsua da azpimarratzea familiek, EDUCA bidez, beren seme-alabek egiten duten posta-kontu instituzionalen erabilera zaindu/gainbegiratu dezaketela, eta komenigarria dela gainbegiratze hori.

  1. AURREZ AURREKO ESKOLA-JARDUERA ETETEN DENERAKO TUTORETZA-PLANA; ETA IKASLEEN HARRERA.

Martxoko osasun egoera larriak baldintzatuta, aurreko ikasturtean ikastetxea bat batean eta fundamentuzko agurra egin gabe ixteko agindua jaso genuen. Eta hala egin zen.

Ordutik zazpi hilabete luze pasa dira: erdia etxean itxita, konfinatuta. Honek emozionalki eta akademikoki ondorio txar nabarmenak eragin izan ditu kasu askotan Hau kontuan hartuta, ikastetxeak ongizate emozionalarekin lotutako jarduerak programatu ditu lehen eskola-egunetarako, gertatutakoari bide emateko, ikasleei ikasgeletara itzultzeko segurtasuna emango dieten baliabideak eskaintzeko eta bizi dugun osasun-egoeraren aurrean ikuspegi arduratsua baina aldi berean lasaia izateko. Bide horretan, haur eta lehen hezkuntzako tutoretza-planetan, esan bezala, alderdi horiek lantzeko dinamikak jasotzen dira.

Ikasleak poliki ari dira egoera berrira ohitzen, eta ikastetxetik behar duten informazioa luzatzen zaie, erabilera berriak, arau berriak…

Zentzu honetan, familien Kontingentzia plana ezagutzera emateko eta azaltzeko bilerak eginak daude jada (irailak 18a baino lehenago egin ziren, arauak markatu bezala). Kontingentzia planaren kopia bat ere bidali zaie posta elektronikoz. Eta egun, oraindik, bileretan sortu ziren kezkei edo kezka berriei postaz erantzuten ari gatzaizkie.

Egoera berriak, neurri berriak eskatzen ditu, eta hori dela eta, konfinatu ezkero arreta ez presentzialerako tutoretza planak honako esparruak jaso behar dituela uste dugu:

  • Konfinamenduan egonez gero, ikasleak ahal duen neurrian aurrera egiteko,tutore eta familiak modu koordinatuan eta elkarrekin lan egitea ezinbesteko dugu. Ikasleen jarraipen akademikoa hezitzaile eta familien zeregin edo ardura izanen da.
  • Komunikazio ofiziala posta elektronikoa izango da, telefono bidezko kontaktua gai zehatzetarako utziz. Beti ere ordutegiak errespetatzen saiatuko gara, bestela deskonektatu gabe bizi baikara. Beraz, eskola orduak eskola lanetara bideratuko ditugu, eskolan modu presentzialean genuen ordutegia jarraituz.
  • Urtean zehar egin beharreko bilerak, gurasoekin egin beharreko horiek, ahal dela, telefonoz edo telematikoki egingo dira, eta kasuak kasu, ez ohiko bide bezala modu presentzialean agin ahalko dira baldin eta, osasun-egoerak horretarako aukera ematen badu.
  • 4. egoerara iritsiz gero, tutorea bere irakasle-taldearen koordinatzailea izango da, eta ikastetxearen, ikasleen eta familien arteko lotura-funtzioa beteko du eta betebehar akademikoaz gain, ikasle bakoitzaren egoera emozionalean eta ongizatean jarriko du arreta.
  • Aurreko ikasturtean ez bezala, honakoan, arlo akademikoa ez da errepasora mugatuko eta ikasleek programazioan jasotako gaietan aurrera egiten jarraitu beharko dute.
  • Familiek eta ikasleek Orientazio Departamentuko familientzako orientazio eta aholkularitza-zerbitzua izaten jarraituko dute, egoeraren arabera, komunikazio bide bat ala bestea aukeratuko delarik.
  1. ESKOLA-JARDUERA PRESENTZIALA ETENGO DENERAKO ARRETA PLANA

Arreta ez presentzialerako planak honako esparruak jasoko ditu:

  • Irakaskuntza presentziala izatetik ez-presentziala izatera pasatzeko trantsizio denbora ahalik eta laburrena izanen da. Honela, aldaketak ikasleengan, irakasleengan eta familiengan eragingo dituen ezinegonak, eta eragozpenak ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko gara.
  • Ikasturte hasieratik ikasleen autonomia indartzen saiatuko gara, ikasle txikienetik hasita handienera. Gaitasun Informatikoen esparruan, jakin badakigu, mugak aurkituko ditugula, gero eta muga gehiago ikasleak harik eta txikiago izan.
  • Irakasleen eta ikasleen zein familien arteko komunikazioa eta lana, koordinatua, arina eta jario handikoa izaten saiatuko gara.
  • Eskura dauzkagun gailu teknologiko zein informatikoak, edota teknologikoak ez direnak era ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzen saiatu behar dugu eta baliabideei ahalik eta etekin handiena atera, baldin eta ikasleek ikastetxean edukiko luketen erritmoari gerturatuko zaion erritmo berria edukiko badute.
  • Akademikoa bezain garrantzitsua izanen da ikasleen, irakasleen eta familien osasun emozionala zaintzea. Familiei begira haiei euren seme-alaben hezkuntza-lana erraztuko duten jarraibideak ematea ezinbesteko ikusten da.
  • Familiekin komunikazioa: Esan bezala, ikastetxeko ordutegian oinarritutako lan plangintza diseinatuko da ikasleentzat. Plangintza astez-astekoa izanen da eta astelehenero, irakasleek dokumentu bat bidaliko diete familiei posta elektronikoz. Dokumentu honetan asteko saioen gaia eta edukia eta egin beharrekoa eta honetarako epeak zehaztuko zaizkie, baita lana egiteko orduan erabili beharko duten baliabidea ere: Drive, Classroom, Gmail…,

Aurreko guztia etxeetara begira egina bada, ikastetxean bertan ere bada zer egin. Hau guztia aurrera eraman ahal izateko ikastetxeko organo guztien koordinazio egokia, elkarlana eta aurrera egiteko gogoa beharko da. Bide honetan, honakoak hartuko dira kontutan:

  • Ikasleen lan-ordutegia: Ikasleek ikastetxean duten ordutegi bera izanen dute, Ezinezkoa balitz, ordutegia maila bakoitzari egokituko zaio eta, noski, baita ikasleen autonomia-mailari ere.
  • Aurreko ikasturteko egoerak eragindako galera akademikoak direla eta, bidaliko diren lan eta edukiak aldez aurretik Programazio didaktikoetan egokitutako helburu eta eduki berriei lotuta joanen dira, baita ebaluazio-tresna, metodologia eta kalifikazio-irizpideei egokituta ere.
  • Tutorearentzat Jarraipen-orria: Bertan, irakasle guztiek astero adieraziko dute zein ikasle ez diren konektatzen ari, ez diren lanak entregatzen ari edo norekin ezin diren harremanetan jarri. Egoera edo kasu horietan tutorea familia horiekin harremanetan jarriko da eta, egoera azalduko duen zentzuzko justifikaziorik ez balego, familiei gogoraraziko zaie haien seme-alabek jarduera akademikoa jarraitzearen ardura dutela.
  • Zuzendaritza prozesua gainbegiratzen eta momentuan momentu suertatuko diren zailtasunei erantzun ematen saiatuko da. Departamentutik jasotakoa aztertu eta klaustroari jakinaraziko dio.
  • KPB-ak bere horretan jarraituko dute, bai irizpide metodologikoak adosteko bai informazioa pasatzeko plataforma bezala ere. Hauek Meet bitartez eginen dira.
  • Ikasturteko Aniztasunaren Arretarako Plana ere eskola-jarduera ez presentzialera egokitu beharko da. Premia bereziak dituzten ikasleak bereziki izan daitezke kaltebera holako egoeratan. Hezkuntza Laguntzarako Unitateko eta Orientazio Departamentuko kideen lana honakoa izanen da:
  • Ikasleek PT-ko espezialistekin, AL-arekin, errefortzuko irakasleekin eta hizkuntza ikasteko programekin egiten ari ziren lanean aurrera egin ahal izateko materialak prestatzea.
  • Hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleei laguntza eta euskarria ematea, eskola-helburuak lortu ditzaten.
  • HLU-ko asteroko bilerak formatu informatikoan mantentzea.
  • Aurrez aurreko balorazio psikopedagogiko guztiak bertan behera geratuko badira ere, ikasle eta familiekiko arreta mantenduko da bai telefonoz bai bideokonferentziaz ere.
  1. SAREAN ARITZEKO PLATAFORMA

Sarean aritzeko plataforma desberdinak daude. gurean onlineko lan-plataformak hauen artean, mailaren arabera, honakoak erabiliko ditugu:

  • Haur Hezkuntza: Google Meet, Driven asteroko planteamendua eta posta elektronikoa. Symbaloo plataforma erabiliko da (sortzear dago).
  • Lehen Hezkuntza 1., 2.: Google Meet, Drive eta posta elektronikoa.
  • Lehen Hezkuntza 3., 4., 5. eta 6.: Google Meet, Google Classroom eta Drive.

Classroom-erako irakasle zein ikasleen gaitasuna indartzeko ikasturte hasieran 3. zikloko irakasleek baliabide honen inguruko formazioa eskainiko diete ikasle zein irakasleei. Bestalde, behar izatekotan baliabide honen tutorialetarako estekak bidaliko zaizkie familiei.

 

  1. EGOERA DESBERDINEN GAUZAKETA

Lanean jarduteko ondoko taulan zehazten diren hiru eszenatokiak aurreikusi dira.

ESZENATOKIA

EGOERA

HELBURUA

Lehenengoa

Ikasle guztiak eskolan daude.

Ikasle guztiek telelana gauzatu ahal izateko tresnei buruzko formakuntza jasotzea.

Bigarrena

Ikasle gehienak eskolan, baina batzuk etxean konfinatuta daude.

Etxean dauden ikasleek eskolan lantzen diren oinarrizko edukiak bereganatzea arreta ez presentzialaren bitartez.

Hirugarrena  

3.1 Ikasgela bakarra konfinatuta.

Ikasleek eskolan lantzen diren oinarrizko edukiak arreta ez presentzialaren bitartez.

3.2 Maila oso bakarra konfinatuta.

Ikasleek dagokien mailako ikasketa desberdinak burutzea arreta ez presentzialaren bitartez.

3.3 Eskola osoa konfinatuta.

Ikasleek dagokien mailako ikasketa desberdinak burutzea arreta ez presentzialaren bitartez.

Ikasleen adin desberdinei dagozkien ezaugarri eta beharretara moldatu asmoz, ikastetxean, arreta ez presentziala aurrera eramateko bi sistema erabiliko dira,. Honenbestez, ikasleria bi talde multzo nagusitan banatu da.

MULTZOA

MAILA

TELELANERAKO TRESNAK

1. talde multzoa

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailak.

Meet eta gmail.

Symbaloo plataforma erabiliko da (sortzear dago).

2. taldea multzoa

Lehen Hezkuntzako 4.,5. eta 6. mailak.

Google tresnak: Classroom, Drive, Gmail eta Meet.

 

Zergatik bi talde hauek?

Uste dugu, 3. maila arteko ikasleek lan telematiko aurrera eramateko autonomia gutxiago izanen dutela. Lan honek adin horretako ikasleek garatu gabe dituzten trebetasun jakin batzuk behar ditu, eta 3. mailatik aurreragoko ikasleak, berriz, gaitasun handiagoa dute lan mota hau autonomia handiagoarekin aurrera eraman ahal izateko-

Hau horrela ulertuta 3. mailatik gorako ikasleei haien lana burutu eta bidaltzearen ardura emanen diegu. HHtik 3. maila artekoen kasuan, berriz, gurasoek haien seme-alabek lan horiek egin dituztela ziurtatu eta egindako hori irakasleei helarazteaz arduratzea eskatuko zaie. Behin jasotakoan, irakasleek eginen dituzte TRESNAK

1. taldeak erabiliko duen teknologi tresna DRIVE izango da.

DRIVE baliabide aproposa da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza lehenengo 3 mailetarako, irakasleei lanak bidaltzeko aukera emateaz gain, ikasle eta familientzat sarbidea erraza delako.

2.ak, aldiz, CLASSROOM. Maila hauetan, egin beharrekoak Classroomen bidez helaraziko da, plataforma honen bidez irakasleek lana bidaltzeaz gain, modu erraz batez ikasleen erantzunak jaso, ebaluatu eta feedbacka bidali dezaketelako. Gainera, informazio guztia toki berean egotea lortzen da; emaila, online karpetak, ikasgela birtualak, youtube, galdetegiak eta bestelako aukerak erabiltzen irakatsiz.

Ikasleen prestakuntza eta formakuntzarako aberasgarria da Googleko tresna horiek erabiltzen ikastea, etorkizunean erabilgarriak izango baitzaizkie (DBHn, etorkizuneko beste ikasketa batzuetan, etorkizun batean eduki dezaketen balizko lanerako tresna moduan...). Baliabide horien guztien erabilera azaltzeko irakasleentzat formakuntza saioak antolatu dira. Formakuntza hau barne baliabideekin eginen da, hots, plataforma ezagutzen duten irakasleek ezagutzen ez dutenei azalduko diete.

Bestalde, Departamentutik derrigor egin beharreko PANP formakuntza planak ere bide hau jarraitzen du, eta erabili ahalko ditugun plataforma edo tresna desberdinen inguruko formazioa eta informazioa eman digu.

 

ESZENARIOA

EGOERA

HELBURUA

HARTUTAKO NEURRIAK

Lehenengoa

Ikasle guztiak eskolan daude.

Ikasle guztiek telelana gauzatu ahal izateko tresnei buruzko formakuntza jasotzea.

HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO 1.,2. ETA 3. MAILAK:

Hasierako irakasleen formakuntza DRIVEN erabilerari buruz.

Iaz ikastetxean zeuden irakasleek, irakasle berriei irakatsiko diete aurreko ikasturtean, itxialdian, erabilitako plataformaren ezaugarriak

ESZENARIOA

EGOERA

HELBURUA

HARTUTAKO NEURRIAK

Bigarrena

Ikasle gehienak eskolan, baina batzuk etxean konfinatuta daude.

Etxean dauden ikasleek eskolan lantzen diren oinarrizko edukiak bereganatzea arreta ez presentzialaren bitartez.

HAUR HEZKUNTZA:

Euskara indartuko da. Horretarako Driven euskara sustatzeko baliabideak (kantak, bideoak, esperimentuak, ipuinak... ) egitea proposatuko da.

Ingeleseko baliabideak (kantak, bideoak, esperimentuak, ipuinak... ) egitea proposatu zaie ere bai.

Ikasleekin harremana / Familiarekin harremana.

LEHEN HEZKUNTZAKO 1.,2. ETA 3. MAILAK:

Ikasle kopuru arabera egingo da. Ikasle gutxi badaude konfinatuta, korreoz, GMAIL bidez, bidaliko zaie etxeko lana. Aldiz, ikasle asko konfinatu badituzte Drive bidez lana bidaliko zaie. Etxean daudenek egunero bi ikasgaiko lana izango dute.

Ikasleekin harremana / Familiarekin harremana

 

ESZENARIOA

EGOERA

HELBURUA

HARTUTAKO NEURRIAK

Hirugarrena

3.1 Ikasgela bakarra konfinatuta.

Ikasleek eskolan lantzen diren oinarrizko edukiak bereganatzea arreta ez presentzialaren bitartez.

HAUR HEZKUNTZA:

Tutoreek eta ingeleseko irakasleek astelehenero, aste osorako, proposamen orokor bat zintzilikatuko dute DRIVEN, non eduki desberdinak eta anitzak landuko diren eta modu globalean eduki desberdinak landuko dituzten.

Entzumena eta hizkuntzako irakaslea HHn ematen den prebentzio saioa bermatzeko, prebentzio proposamen bat bidaliko die astero.

Ikasleekin harremana / Familiarekin harremana.

LEHEN HEZKUNTZAKO 1.,2. ETA 3. MAILAK:

Tutoreak eta ingeleseko irakasleak oinarrizko edukiak lantzeko proposamenak egingo dituzte DRIVEn bidez. Egun bakoitzerako bi/hiru ikasgaiko lana  proposatuko da, lehentasuna Euskara eta Matematikari emanez. Ingelesaren kasuan egun guztietarako proposamenak diseinatuko dira ikasleentzat.

Ikasleekin harremana / Familiarekin harremana

3.2 Maila oso bakarra konfinatuta.

Ikasleek dagokien mailako ikasketa desberdinak burutzea arreta ez presentzialaren bitartez.

HAUR HEZKUNTZA:

Tutoreek eta ingeleseko irakasleek astelehenero, aste osorako, proposamen orokor bat zintzilikatuko dute DRIVEN, non eduki desberdinak eta anitzak landuko diren eta modu globalean eduki desberdinak landuko dituzten.

Entzumena eta hizkuntzako irakaslea HHn ematen den prebentzio saioa bermatzeko, prebentzio proposamen bat bidaliko die astero.

Ikasleekin harremana / Familiarekin harremana.

LEHEN HEZKUNTZAKO 1.,2. ETA 3. MAILAK:

Tutoreek eta espezialista guztiek edukiak lantzeko proposamenak egingo dituzte DRIVE bidez. Egun bakoitzerako 3 ikasgaiko lana argitaratuko da ingeleskoaz aparte.

Ikasleekin harremana / Familiarekin harremana

3.3 Eskola osoa konfinatuta.

 

 

DRIVE BIDEZKO ANTOLAKUNTZA

DRIVEan egonen diren karpetak hauek izanen dira: (HHn ez dira erabiliko)

  • Agenda karpeta: Atal hau 2. eta 3. eszenatokian erabiliko dugu.
  • Familiak karpeta: Atal hau 2. eta 3. eszenatokian soilik erabiltzeko da.

Telelana egin behar izatekotan, atal honetan familiek informazioa aurkituko dute. Bi azpi atal daude.

  • Informazioa: Informazio anitzak jartzeko tokia.
  • Zuzenketak: Ariketen zuzenketak PDF formatoan igoko dira familiek zuzenketak ikusi ahal izateko.
  • Ikasleak/lanak karpeta
  • Hiruhilabetearen karpeta.
  • Asteko karpeta: Lanak asteka antolatzeko.

Ikasgai bakoitzak bere karpeta propioa izango du. Bertan ikasgai bakoitzaren baliabideak (Power Pointak, dokumentuak, irakurgaiak...) jarriko ditugu. Lehenengo eszenatokian (eskolan) egonda ere, atal hau erabili daiteke. Gelan lantzen ditugun baliabideak hemen jarri daitezke ikasleek arratsaldean etxean errepasatu ahal izateko

OHARRA: Egoera desberdinen ezaugarriei begira, eta egoerek hala ahalbidetuko dutenean, ikusita, familiek fitxa desberdinak inprimatzeko zailtasunak eduki ditzaketela, fitxa hauek ikastetxean bertan modu fisikoan hartzeko aukera emanen zaie, Beti ere ikastetxera etorrera txandaka eta beharrezko izanen diren segurtasun neurriak mantenduz.

IKASLE ETA FAMILIEKIN HARREMANA

Haur hezkuntzako ikasleekin:

Konfinatu eta hurrengo egunean korreo bat bidaliko zaie egoeraz galdetuz, itxialdian aurrera eramanen den funtzionamenduaz informatuz eta haiekin hurrengo egunean egingo den Meetaren estekarekin.

Hurrengo egunean Meet bat egingo da bai gurasoekin bai ikasleekin ere eta hau ikasleekin astean hirutan mantenduko da.

Eguneroko kontua bada ere, ostiraletako deiak emozioei eta ikasleak nola sentitzen diren jakiteari eta konpartitzeari eskainiko zaizkio nagusiki.

Lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. Mailako ikasleekin:

Konfinatu eta hurrengo egunean korreo bat bidaliko zaie egoeraz galdetuz, itxialdian aurrera eramanen den funtzionamenduaz informatuz eta haiekin hurrengo egunean egingo den Meetaren estekarekin.

Hurrengo egunean Meet bat egingo da bai gurasoekin bai ikasleekin ere eta hau ikasleekin egunero mantenduko da.

Eguneroko kontua bada ere, ostiraletako deiak emozioei eta ikasleak nola sentitzen diren jakiteari eta konpartitzeari eskainiko zaizkio nagusiki.

Hirugarren egoeran egonda, honako bilerak egingo dira:

Tutorea eta PT irakasleek: egunero bilera bat egun horretako proposamenak azaltzeko eta aurreko eguneko zalantzak argitzeko.

Ingelesa irakasleak: hurrengo 10 egunetan bi bilera egin beharko ditu gutxienez.

Musika eta gorputz hezkuntza irakasleek: hurrengo 10 egunetan bilera bat egin beharko dute gutxienez, bakoitzak egun batean.

Familiekin:

Familiarekin kontaktua mantentzeko Gmaila erabiliko dugu eta Meet bidezko bilerak.

Egoera larrienean, hiruhileko bakoitzean, gutxienez bideo-dei edo telefono dei bat egin beharko da familia bakoitzarekin, haien inpresioak, zalantzak, kezkak eta beharrak lehen eskutik ezagutzeko.

Telefono deia zenbaki partikular batetik egiteko #31# sakatu telefono zenbakia idatzi aurretik, eta modu ezkutuan deitu ahalko eginen da deia. Aurretik komeni da familiei modu honetan deituko dugula argitzea, bestela, agian ez baitute telefonoa hartuko.

Horrez gain, gurasoekin komunikazioa email bidezkoa izango da.

 

 

ESZENARIOA

EGOERA

HELBURUA

HARTUTAKO NEURRIAK

Lehenengoa

Ikasle guztiak eskolan daude.

Ikasle guztiek telelana gauzatu ahal izateko tresnei buruzko formakuntza jasotzea.

•Ikasleei Google tresnei buruzko azalpena ematea.

•Ikasleei Classroomen bidezko lana bidaltzea.

•Ikasleekin ordenagailu gelara joatea eta lan hauek burutzea: irakurgai bat irakurtzea; galdetegi (inprimaki) bat betetzea; bideo , irudi edo edozein formatuko artxiboak eta esteka bat bidaltzen ikastea; testu labur bat idaztea driveko dokumentu batean, Classroomen igo eta irakasleari bidali; webgune bateko estekan sartzea…

•Ikasleei hilabetean bitan gutxienez etxerako lana ikasgela birtualaren bidez bidaltzea.

ESZENARIOA

EGOERA

HELBURUA

HARTUTAKO NEURRIAK

Bigarrena

Ikasle gehienak eskolan, baina batzuk etxean konfinatuta daude.

Etxean dauden ikasleek eskolan lantzen diren oinarrizko edukiak bereganatzea arreta ez presentzialaren bitartez.

Ikasgelako tutoreak eta ingeleseko espezialistak Classroomen bidez lan desberdinak bidaliko dizkiete konfinatutako haurrei. Lan horiek ikasgelan egiten den lanarekin estuki lotuta egongo dira.

Astean zehar jarraituko den ordutegiak gutxieneko edukiak bermatuko ditu, egunero 2-3 ikasgai gutxienez bidaliz, ingelesaz aparte. Matematika eta Euskara arloak lehenetsiko dira beti ere.

Ikasleekin harremana / Familiekin harremana

 

ESZENARIOA

EGOERA

HELBURUA

HARTUTAKO NEURRIAK

Hirugarrena

3.1 Ikasgela bakarra konfinatuta.

Ikasleek eskolan lantzen diren oinarrizko edukiak bereganatzea arreta ez presentzialaren bitartez.

Tutoreak eta ingeleseko irakasleak oinarrizko edukiak lantzeko proposamenak egingo dituzte Classroomen bidez.

Telelana burutzeko egunero 2-3 ikasgaiko ordutegia jarraituko da, ingeleseko saioaz aparte.

Ikasleekin harremana / Familiekin harremana

3.2 Maila oso bakarra konfinatuta.

Ikasleek dagokien mailako ikasketa desberdinak burutzea arreta ez presentzialaren bitartez.

Tutoreek eta espezialista guztiek edukiak lantzeko proposamenak egingo dituzte Classroomen bidez.

Telelana burutzeko egunero 4 ikasgaiko ordutegi orokorra jarraituko da.

Ikasleekin harremana / Familiekin harremana

3.3 Eskola osoa konfinatuta.

 

 

CLASSROOM BIDEZKO ANTOLAKETA

Arreta ez presentziala antolatzeko, tutore bakoitzak bere ikasgela birtual sortuko du, eta bertan espezialista guztiek izango dute sarbidea bakoitza bere ikasgaiaren inguruko lanak txertatzeko.

Gelako ikasle guztiak ikasgela horretan egongo dira.

Lan hori formakuntza saioetan egingo da.

Irakasleek sortutako ikasgelak honako ikasgai hauek eduki beharko ditu: Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, English, Matematika, Gizarte eta Natur Zientziak, Musika, Plastika eta Gorputz Hezkuntza.

Irakasleek egunero egin beharreko lanak argitaratuko dituzte, eta lan horiei buruzko zenbait argibide erantsiko dituzte, hala nola: Zein ikasgaiko lana den/ Lana egiteko beharko den denboraren estimazioa/ Beharrezko ikusten denean lanaren azalpen elebiduna/ Lanak nork zuzenduko dituen (familiek zuzendu behar badituzte, erantzun orria gehitu beharko zaio).

Irakasleen artean lana antolatzeko ardurak ikasmaila bereko tutore eta espezialisten artean banatuko dira, nahi izanez gero, irakasle bakoitzari ikasgai bat egokituz. Kasu horretan, posiblea izanen da bakoitzari dagokion ikasgaia noizean behin trukatzea.

Plangintza argitaratzeko orduan aste osoan egin beharreko lanak bilduko dituen ordutegi plantilla bat txertatuko da ikasgela birtualean. Egunero lau ikasgaietako lana bidaliko zaie.

Hauxe izango da ikasgai bakoitzean astero bidaliko den lanaren GUTXIENGOA:

  • HIZKUNTZAK: Astean lau egunez euskara eta beste lau egunez gazteko lanak bidaliko dira.
  • Irakurketa: Astean 2 edo 3 aldiz (gazteleraz eta euskaraz bana, gutxienez). Testuak PDFn edo docs moduko formatuen bidez bidaliko dira eta galderak Googleko dokumentuen bidez helaraziko dira.
  • Idazketa: Astean behin edo bitan bidaliko da. Euskaraz edo gazteleraz gai desberdinei buruzko azalpenak, ipuinak, egunerokoak eta abar bidaliko zaizkie.
  • Beste ariketak: gramatika, ortografia, hiztegia eta hizkuntzarekin zer ikusia duten edukiak lantzeko ariketak.
  • MATEMATIKA: liburuko hainbat ariketa bidaliko dira baita gai bakoitzari lotutako fitxak eta lanak.
  • Liburuko ariketak: astean bitan liburuko hainbat ariketa bidaliko dira, haien zuzenketekin.
  • Problemak: Astean beste behin ere, problema matematikoen fitxa edo galdetegiren bat bidaliko zaie.
    • GIZARTE ETA NATUR ZIENTZIAK: ikasgelan lantzen ari diren gaia txertatuko da eta bertako irakurgai eta ariketak bidaliko dizkiegu.

Gaiarekin loturiko hainbat bideo, azalpen, eskema, aurkezpen eta abar bidali daitezke ere bai. Mota desberdinetako lanak bidaltzea komeni da: aurkezpenak, idatzizko ariketak, informazioa bilatzea, prozesatze teknikak (eskemak, mapa kontzeptualak, laburpenak etab.). Interesgarria litzateke, ahal den neurrian, ariketa atseginak eta ludikoak bidaltzea.

  • INGELESA: Irakasleak liburuko material eta ariketak erabil ditzake lana bidaltzeko.

Gaiarekin loturiko hainbat bideo, azalpen, aurkezpen eta abar prestatuko dira, baita galdetegiak ere, edukien bereganatzea ebaluatzeko. Berriro ere interesgarria litzateke ariketa ludiko eta anitzak bidaltzea.

  • PLASTIKA: Etxean duten materialekin eta birziklatutako gauzekin artelan eta produkzio desberdinak egitea proposatuko da.
  • MUSIKA: Irakasleak proposamen desberdinak prestatu beharko ditu ikasleei bidaltzeko. Posible da entzunaldiak, ikasleen grabaketak, jolasak eta abar bidaltzea.
  • GORPUTZ HEZKUNTZA: Irakasleak proposamen desberdinak bidali ahalko ditu: erronka eta asmakizunak, jolasak , yoga, koreografiak, zirkuitoak, akrosportak, oreka ariketak...

OHARRA: Egoera desberdinen ezaugarriei begira, eta egoerek hala ahalbidetuko dutenean, ikusita, familiek fitxa desberdinak inprimatzeko zailtasunak eduki ditzaketela, fitxa hauek ikastetxean bertan modu fisikoan hartzeko aukera emanen zaie, Beti ere ikastetxera etorrera txandaka eta beharrezko izanen diren segurtasun neurriak mantenduz.

IKASLE ETA FAMILIEKIN KONTAKTUA

Ikasleekin:

Konfinatu eta hurrengo egunean korreo bat bidaliko zaie egoeraz galdetuz, itxialdian aurrera eramanen den funtzionamenduaz informatuz eta haiekin hurrengo egunean egingo den Meetaren estekarekin.

Hurrengo egunean Meet bat egingo da bai gurasoekin bai ikasleekin ere eta hau ikasleekin egunero mantenduko da, egunean egin beharrekoaren aurkezpen/laburpen moduko bat azaltzeko.

Eguneroko kontua bada ere, ostiraletako deiak emozioei eta ikasleak nola sentitzen diren jakiteari eta konpartitzeari eskainiko zaizkio nagusiki.

Kontaktua mantentzeko orduan Gmail erabili ahalko dugu eta baita Classroomeko barne mezularitza ere.

Astean behin ere gutxienez talde osoarekin MEET bat egitea kontenplatzen da, honetan lanak alde batera utziko dira eta haien egoera emozionalaz, nola dauden, bizipenei buruz... solastuko gara. Talde osoan ezinezko balitz bada ere aukera talde txikiagoetan egiteko. Espezialistak, tarteka, hauetakoren batean egotea komenigarri ikusten da.

Bigarren egoeran, 2. egunetik aurrera MEET bat edo telefono dei bat eginen da bi-hiru egunean behin gurasoekin/ikasleekin.

Hirugarren egoeran, bilera deialdia egiteko Classroom erabiliko da. Handik aurrera, honako bilerak egingo dira:

Tutorea eta PT irakasleek: Egunero bilera bat egun horretako proposamenak azaltzeko eta aurreko eguneko zalantzak argitzeko.

Ingelesa irakasleak: Irakasleak hurrengo 10 egunetan bi bilera egin beharko ditu gutxienez.

Musika eta gorputz hezkuntza irakasleek: Irakasleek hurrengo 10 egunetan bilera bat egin beharko dute gutxienez, bakoitzak egun batean.

Ingelesa: Irakasleak hurrengo 10 egunetan bi bilera egin beharko ditu gutxienez.

Musika eta gorputz hezkuntza: Irakasleek hurrengo 10 egunetan bilera bat egin beharko dute gutxienez, bakoitzak egun batean.

Familiekin:

Hiruhileko bakoitzean, gutxienez bideo-dei edo telefono dei bat egin beharko da familia bakoitzarekin, haien inpresioak, zalantzak, kezkak eta beharrak lehen eskutik ezagutzeko.

Telefono deia zenbaki partikular batetik egiteko #31# sakatu telefono zenbakia idatzi aurretik, eta modu ezkutuan deitu ahalko eginen da deia. Aurretik komeni da familiei modu honetan deituko dugula argitzea, bestela, agian ez baitute telefonoa hartuko.

Horrez gain, gurasoekin komunikazioa email bidezkoa izango da.

  1. PLANAREN JARRAIPENA ETA SIMULAKROA

OHAR GARRANTZITSUA:

COVID19

PLANA

ARDURADUNAK

DESKRIBAPENA

Arreta Ez Prentzialerako Plana

Zuzendaritza

Irakasleak

Konfinamenduen aurrean irakaskuntza ikaskuntza prozesua etxetik aurrera eraman ahal izateko erramintak diseinatu eta ikaslek horietan trebatu. SIMULAKROREN bat eginen da, ebaluazioak pasatu eta gabonetako oporren aurretik.

Oporren bueltan bi hilabetean behin ere beste eginen da beste simulakrorik, ikasleei trebetasun hauek ahaztu ez dakizkien

Gurasoen Feedbacka jasoko da konfinatutako geletako guraso arduradunekin kontaktuan jarrita.