MAIATZAK 17, LGTBIQFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA - Bernart Etxepare IP - Ikasnova
MAIATZAK 17, LGTBIQFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA - Bernart Etxepare IP
MAIATZAK 17, LGTBIQFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
2023/05/17
Izendatzen ez dena ez omen da existitzen, eta azpitik oihuka ari zaigun errealitate berriari ahotsa jartzeko aukera hau probestu nahi dugu. Aniztasunean hezitzeak errealitate berriak errazago ulertzen eta naturaltasunez bizitzen lagunduko digute. Izan ere, txikitatik aniztasunean hezitutako umeek jantziko baitute kolorez etorkizun berria. Eta, noski, orainari ere bai.
Gaurkoa, Maiatzak 17, LGTBIQfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dugu, itxaropenerako eguna. Errealitatea betaurreko berriez begiratzeko momentua.