IKASNOVA - Bernart Etxepare IP - Ikasnova
IKASNOVA - Bernart Etxepare IP
IKASNOVA
2023/03/15
Bernart Etxepare ikastetxean oso sentsibilizatuta gaude inklusioarekin. Ez dugu inklusioa Hezkuntza Premia Bereziak dauzkaten ikasleak gure ikasgeletan eguneroko bizitzan integratzera mugatzean sinisten. Aitzitik, ahal den neurrian, gure ikasle guztiei eta ikasle bakoitzari curriculumerako sarbidea bermatzeko espazioa eta denbora eskaintzeko aukera bezala ulertzen dugu. Salbuespenik gabe eta ikasle bakoitzak dauzkan gaitasun eta ezaugarriak direnak direla ere.
Beraz, gure ustez, inklusioa pertsonen aniztasunari eta norbanakoen arteko desberdintasunei modu positiboan erantzuten dien ikuspegia da, ulertuta aniztasuna ez dela arazo bat, baizik eta eskola aberasteko aukera bat, eta, hedaduraz, gizartea aberasteko ere bai, familia bizitzan, hezkuntzan eta lanean aktiboki parte hartuz. Aukera horrek eskola komunitate osoaren inplikazioa eskatzen du, bai eta proiektu berriarekin bat datozen aldaketa metodologikoak erraztuko dituzten giza baliabideak, baliabide materialak, denbora baliabideak eta espazio baliabideak ere. Metodologia aktibo horien inguruan interesa erakusten du ikastetxe honek, eta, horien artean besteak beste, metodologia kooperatiboak, proiektuak eta, jakina, irakaskuntza partekatua ditugu. Espazio berri hauen artean aurkitzen dugu ikasNOVA gela. Etorkizuneko gela gaur. Bertan, baliabide teknologiko eta material berriak erabiliko dira, ikasleen adinarekin bat datorrenen alfabetatze digitaleko maila lortu eta pentsamendu konputazionala garatzen lagun diezaieten. Gaur egun eta etorkizunean aurkituko dituzten errealitateei berme handiagoz aurre egiteko tresnak izan ditzaten bilatzen dugu.
Horren erakusgarri da proiektu bidez diseinatu eta lortu genuen ikasNOVA gela. Ikastetxean hezkuntza-paradigma aldatzeko bidean lagunduko digun espazio berria. Irakaskuntza ikaskuntza prozesuan, ikaskuntzari bere tokia emanen dion prozesu berria, non eta, ahal den neurrian, ikaslea bere ikaskuntzaren ardatz eta protagonista bihurtuko dena.