IKASGELA ALTERNATIBOA - Bernart Etxepare IP - Ikasnova
IKASGELA ALTERNATIBOA - Bernart Etxepare IP
IKASGELA ALTERNATIBOA
2023/03/02
2023/2024 ikasturtearen hasierarako inklusioaren bidean, egitura berri bat irekiko da gure ikastetxean. Ikasgela alternatibo bat, curriculumarekin jarraitzeko zailtasunak dituzten 4 ikaslerekin.
Ikasgela alternatiboak, Hezkuntza Sailetik, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleentzat proposatzen diren antolamendu neurri gisa ulertzen dira. Berez, ikasle horien eskolatze modalitatea Hezkuntza Bereziko ikastetxe bat izango litzateke.
Gure ikastetxean, egitura hori ireki nahi dugu, hainbat familien beharrei erantzun apropos bat eman ahal izateko. Halaber, inklusioa ikastetxeko ikasle guztientzat onuragarria izango dela ulertzen dugu, guztiok ikasi behar baitugu errealitate desberdinekin bizitzen, bai ikastetxean, bai ikastetxetik kanpo ere. Espazioak, denborak eta bizipenak partekatzeak balioetan, enpatian, tolerantzian eta lankidetzan hobeto heztera hurbilduko gaitu. Garapen aberatsago batera. Ihes egiten utzi behar ez ditugun ikaskuntzak partekatzera. Irakasten eta ikasten. Ekarpenak egiten eta jasotzen. Azken finean, irakasgaiak irakasten baino gehiago, pertsonak hezten ari gara. Diskriminaziorik gabe; gure ikasle guztiei irakasteko eta ikasteko testuingururik onena eskaintzen saiatuz.