“EZKABA BERRESKURA DEZAGUN” PROIEKTUA - Bernart Etxepare IP - Ikasnova
“EZKABA BERRESKURA DEZAGUN” PROIEKTUA - Bernart Etxepare IP
“EZKABA BERRESKURA DEZAGUN” PROIEKTUA
2023/04/01
Aste honetan zehar gure ikasleek “Ezkaba Berreskuratu dezagun” proiektua burutu dute, Alfredo Ibáñezek bultzatuta. Ezkaba mendiak pasa den udan jasan zuen sute suntsitzailearen ondoren, zerbait egitea erabaki zuen, basoberritzen laguntzeko.
Adituen oniritziarekin, Alfredok, Donibane lanbide heziketako irakasleak, Zurgintza eta Altzarigintzako Oinarrizko Graduko 11 ikasleri proposatu zien 55 habia-kutxa eraikitzea, eta Bernart Etxepareko ikasleek, García Galdeano eta Doña Mayorreko ikasleekin batera (1.100 ikasle osotara), margotu eta erretako zuhaitzetan jarri dituzte. Helburua, sugarrekin ihes egin zuen fauna itzultzea.
Haur Hezkuntzako ikasleek habia-kutxak margotu dituzte; Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek naturako elementuak marraztu dituzte; Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek sei piezak muntatu dituzte; eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek erretako zuhaitzetan jarri dituzte.
Aurretik, Donibaneko ikasleek emandako kontzientziazio hitzaldi bat jaso dute. Bertan, “sutea nola gertatu zen, nola saihestu daitezkeen eta natura bere onera etortzeko zer egin dezaketen” azaldu diete.
Atzo, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gure ikasleek 16 habia-kutxa jarri zituzten ikazkin arruntarentzat, buztangorri beltzaranarentzat, txolarrearentzat eta errementariarentzat.