GURASOEN ESKOLA

2023/09/26

Guraso Eskolak, zeina koordinatzen baitu Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalak, “Hazkuntza positiboa: eguneroko martxa errazteko gakoak” lantegia antolatu du, 3 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako.

Hainbat gai landuko dira, zerikusia dutenak amaren edo aitaren rolarekin eta gurasoen trebetasun eta jarrerekin. Honako hauek landuko dira: benetakotasuna, onarpena, autoestimua, autonomia eta autoritatea, bai eta hezkuntza-estiloak, nik sentitu dudan horretatik komunikatzea (bertzeari deus ere leporatu gabe), entzute aktiboa, haserrea maneiatzea, erabakiak hartzea eta negoziazioa ere.

Seihileko honetan egingo da:

Egunak: urriaren 10a, 17a, 24a eta 31a.

Ordutegia: 17:00-19:00.

Tokia: Iruña. Nafarroako Liburutegia (lehenengo solairuko aretoa).

FORMULARIORAKO ESTEKA

Argibide gehiago nahi izanez gero:

–Webgunera jotzen ahal duzue: gurasoeneskola.nafarroa.eus

–Telefonoz ere deitzen ahal diguzue: 848 42 34 50

–-Edo mezu elektroniko bat igorri: escuelademadresypadres@navarra.es