EMAKUME KIROLARIAK IKASTETXEETAN

2023/04/26

Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatzen duen "EMAKUME KIROLARIEN HITZALDIAK IKASTETXEETAN" programan parte hartu dugu. Oraingoan 6. mailakoek Eider Hernandez Mariezkurrena eskubaloi jokalaria ezagutzeko aukera izan dute. Bere agindupean ere, eskubaloi zenbait praktika egin ditugu.

Gaur egun emakume kirolari asko daude gure inguruan, baina ondorioztatu dugu, oraindik ere kirol munduan, emakume eta gizonen arteko oreka lortzeko lan handia egiteke dagoela. Horrelako ekintzek, emakumeen kirola sustatzeaz gain, ikusgarritasuna eman nahi diote. Ikastetxean ere, gizartean oreka lortu eta benetako berdintasunaren alde gaude.