BIDE BERRIAK JORRATZEN

2023/03/15

HEZIGARRI programaren eskutik, bide berriak jorratzeari ekin diogu, irakasteko mundu berriak ezagutzeari. Metodologia berrien ikaskuntza honetan, pertsona bakoitzari ahalik eta arretarik onena emateko helburuarekin, lankidetzan lan egin eta ikasi nahi dugu, indibidualtasunetik haratago doan irakaskuntza-prozesu bat diseinatuz.

Garai berriek erronka berriak dakarzkigute. Etxera.

Erronka berriek neurri berriak, asmo berriak, espazio berriak, ilusio berriak, harreman berriak, amets berriak eskatzen dituzte. Eta pandemiaren urte hauetan harremanak hainbeste hoztu direnez, bizipenak hainbeste ozpindu direnez, musukoek irribarrea partekatzeko aukera mugatu digutenez, BERNART ETXEPAREtik gonbidatzen zaituztegu aniztasunaren eta inklusioaren aldeko hazi bat ereitera. Elkarlanerako hazia, eskola garelako; auzoa garelako.

Ezin da bata bestea gabe ulertu, ezin da bata besteaz aparte ibili. Aurretik sortutako sustrai eta enborretik adar berriak sortzen ditugu, loreak loratu, hirusta indartu. Grisa izan den ingurune honetan koloreak izango gara eta auzoko euskal ikastetxe plural batekin amets egingo dugu. Ametsen poderioz, agian egia bihurtuko ditugu.