ASKATASUNAK TRENA GALDU ZUEN EGUNA

2023/04/28

Paternaingo hobian aurkitutako gorpuen artean 1936an fusilatutako bi tren-gizon identifikatu zituzten: Julio Peña Díez eta Francisco Velaza Fernández.

Sei kiderekin batera 1936ko abuztuaren amaieran atxilotu, Paternainera eraman, fusilatu eta bi hobi komunetan lurperatu zituzten.

6. mailako ikasleak Magdalenan bizi den Pello Iraizoz harginarengana hurbildu ziren, eta harria nola lantzen den ikusteaz gain, gure memoria historikoko atal hau ezagutzeko aukera eduki zuten.

Harriak berak badu hitza eta Pelloren eskuek eman diote bizia.