Zerbitzuak - Bernart Etxepare IP - Ikasnova
Zerbitzuak - Bernart Etxepare IP
Zerbitzuak
Guraso Elkarteak kudeatzen ditu familientzako zerbitzuak.

Goiztiarrentzako arreta
Guraso Elkarteak goiztiarrei arreta emateko zerbitzua eskaintzen du Haur Hezkuntza zein Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
Goizero, 7:45etik 9:00etara, eskainitako zerbitzua da.
Zerbitzu honek lana eta familia mundua bateratzen laguntzen die gurasoei, eta denbora tarte horretan ikasleek begiraleekin ekintza desberdinak egin ahalko dituzte (irakurketa, marrazketa, mahai jolasak…).


Jantokia
Enpresa kudeatzailea: Comedor Saludable
Arduraduna: Karmiñe.
- Harremanetarako: 9:00etatik 9:30etara, 948 63 35 23 telefonoan.
- Posta elektronikoa: bernartetxeparejantokia@gmail.com
JANTOKIKO ORDUTEGIA:
Iraila eta ekainan:
- Astelehenetik ostiralera: 13:00etatik 15:30era.
Urritik maiatzera (biak barne):
- Astelehenetik ostegunera: 12:50etik 14:50etara.
- Ostiralean: 13:00etatik 15:30era.
Eskolaz kanpoko ekintzak
Guraso Elkarteak urritik maiatzera eskaintzen ditu.
Eguerdietan:
- 1go txanda: 12:50etatik 13:50etara.
- 2. txanda: 13:50etatik 14:50etara.
Arratsaldeetan:
- 16:30etatik aurrera.
Informazio gehiago Guraso Elkarteko Blogean.
