Hezkuntza eskaintza

Responsive Image

Bernart Etxepare Ikastetxe Publikoan honako hezkuntza eskaintza eskaintzen dugu:
Haur Hezkuntzako 2. zikloa (hautazkoa) –  3-6 urte bitarteko ikasleak.
Lehen Hezkuntza (derrigorrezkoa) – 6-12 urte bitarteko ikasleak.
D ereduko ikastetxea izanik eta, ondorioz Euskaran murgiltze eredua eskaintzen badugu ere, gure ikastetxeko ikasleek 3 hizkuntza ezberdin ikasteko aukera dute: euskara, gaztelera eta ingelesa.
Behin ikasleek LH hezkuntzako ikasketak bukatuko dituztenean, Bigarren Hezkuntzara pasatzeko ordurako, EUNATE INSTITUTUA dugu guk bigarren hezkuntzarako ikastetxe erreferentea. 

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Adin honetan, haurraren garapenerako oinarriak jartzen dira, eta Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du haurraren garapen osoan. Umea da protagonista eta irakasleak bere gorputza eta ingurunea arakatzera eta deskubritzera animatzen du, nortasuna zehazten eta harremanak lantzen hasten den bitartean.

3-6 urte bitarte honetan, txokoka daude antolatuta gelak, eta proiektuka egiten dugu lan. Ikaslea da irakaskuntza prozesuko protagonista eta taldean lan egiten dute ikaskide guztiek.

Irakasleek proiektu bat proposatzen dute ikasleek interes eta beharrak kontuan hartuz.

Proiektuka lan egitean haurraren partehartze aktiboa bilatzen dugu. Ez dugu ikasleek informazioa modu pasiboan jaso dezaten nahi. 

Proiektuen bidez, haurren aurrezagutzak eta ezagutza berriak identifikatzen dira, informazioa aurkitzeko estrategiak planifikatzen dira eta emaitzak ikusten dira eta partehartze sortzaile eta kooperatiboak (haurren arteko interakzioa) garatzen dira. Bizipenean oinarritzen dira ezagutzak.

Honela, motibazioa eta ikasteko gogoak handitzen dira eta  gaitasun kritikoa izanen duten ikasleak hezitzen dira; bere kontu ikasteko estrategiak izango dituzten ikasleak hezi nahi ditugu, jasotako informazioa pilatzera mugatu beharrean, informazio hau erlazionatzen, barneratzen eta egoera errealetan aplikatzeko gaitasuna izanen duten ikasleak nahi ditugu lortu.

Proiektuen bidez huts egiten ikasten da, hau baita bide egokia aurkitzeko modua; akatsek ikasketetan funtsezko papera dute. Honek haurren autoestimua garatzen laguntzen du eta hau ikasteko baldintza ezinbestekoa da. Haurrei ikasteko egoerak eskaini behar zaizkie eta gure papera, irakasteaz gainera, egoera hauek ahalbidetzea izanen da. Lan egiteko modu honek ikaskuntza indibidualizatua ahalbidetzen du, izan ere, haurren ikasteko erritmoa errespetatzen duelako eta besteetaz eta besteekin ikasten laguntzen duelako.

Responsive Image

Haur Hezkuntzan hasitako bideari jarraiki, 6-12 urte arteko ibilbidean, eskaintza akademiko koherente eta jarrai bat eskaini nahi dugu. 1. mailatik 6. mailara zentzua edukiko duena. Horretarako, barne hausnarketa sakon bat egin da, bai metodologikoki eginen ziren aldaketak adostu, bai eta aldaketa hauen eskutik etorriko ziren paperezko zein onlineko sostenguak aukeratzeko orduan ere.

Honenbestez, aldaketarako bidean, editorial desberdinen bila abiatu ondoren, azkenik matematiketan ezik, beste arloetan KIMU eta EKI proiektuetan murgiltzea erabaki zuen klaustroak.
Matematiketan, berriz, INNOVAMAT proiektua iruditu zitzaigun egokiena.

2022/2023 ikasturte honetan, 1.,2. eta 5. mailan jarri ditugu martxan, datorren ikasturtean 2023/2024-an, ikastetxe osora zabalduko da aldaketa.

Informazio gehiago: 

KIMU
EKI
INNOVAMAT

Responsive Image