Instalazioak - Bernart Etxepare IP - Ikasnova
Instalazioak - Bernart Etxepare IP
Ezagutu gure ikastetxea
Eguneroko beharretara egokitutako zentroa
HAUR HEZKUNTZAKO GELAK
Haur Hezkuntzako gela guztiak ikastetxeko beheko solairuan daude.
Ikasleek gela hauetara patiotik zuzenean dute sarrera, eta gela guztietan daukate adin honetarako diseinatutako komunak (konketa txikiak, mangeratxoa…) gelen artean daudelako.
Gela argitsuak dira denak.
Bestalde zoru erradiatzaile bidezko berokuntzak giro goxoa lortzen laguntzen du.
LEHEN HEZKUNTZAKO GELAK
Gela argitsuak dira eta guztiek, arbela tradizionalaz gain, beste arbela digital edo pantalla interaktiba bat dute, edukiak lantzeko.
Ikastetxeko ikasleen ratioei egokitutako gelak dira, ziklo bakoitzeko ikasleen adinaren araberako altzariak dituztenak.
PSIKOMOTRIZITATE GELA
Haur Hezkuntzan, ikasteko, komunikatzeko eta eboluzionatzeko dauden tresnarik garrantzitsuenak jolasa eta mugimendua. Heltze psikologikoa lortzeko ibilbidean, psikomotrizitate praktikak jolas-jarduera laguntzen du, eta horrek ekintza-jarduera batetik pentsamendura eman behar diren urratsak errazten ahalbidetuko du, zeinetan, umeek beldurren aurrean, haien buruak baieztatzeko aukera izango duten, segurtasun marko batean.
"Haurra mugimenduan oinarrituta eraikitzen da" (Wallon, 1942).
Haur Hezkuntzako ikasleek astean bi saioz edukiko dute psikomotrizitate gelara joateko aukera.
IKASNOVA
IkasNOVA gela Hezkuntza Sailak proiektu bidez esleitutako espazioa da. Gela hau proiektuak egiteko oso aproposa da. Altzairu desberdinak ditu, dotazio teknologiko anitza eta espazio banaketa malguago bat. Ondorioz, espacio honek aukera berriak ematen dizkigu. Ate berriak ireki.
Bertan irakaskuntza partekatuaren bitartez lehen hezkuntzako ikasleek Garapen Jasangarriko Helburuekin lotutako proiektuak eginen dituzte: Genero berdintasuna; desberdintasunak murriztea; klimaren aldeko ekintza; pobrezia desagerraraztea; goserik ez; osasuna eta ongizatea; lan duia eta hazkunde ekonomikoa; ekoizpen eta kontsumo arduratsuak; energia irisgarria eta ez kutsagarria...
Azken finean, planeta honetan bizi eta planeta hau hobetzen jardungo diren ikasleak hezitzen ari gara.
LIBURUTEGIAK
Haur Hezkuntzak irakurketa prozesuan sensibilizatzeko liburutegi propioa dauka. Ez dugu ahaztu behar, irakur-zaletauna txiki txikitatik sustatu daitekeela eta horretarako egokia da espacio eta denbora jakin batzuk eskaintzea.
Lehen hezkuntzan, berriz, elkarrekin komunikatutako bi espacio desberdinek osatutako liburutegia dugu. 1. - 3. maila bitarteko ikasleentzat eta 4 - 6. maila bitarteko ikasleentzat espazio desberdinak daude, eta guztientzat txoko komun bat: TXOKOMORE.
Txoko honetan, ikasleek, hezkidetzari, genero berdintasunari eta aniztasunari loturiko irakurgaiak aurkitu ahalko dituzten. Hau ere Hezkuntza Sailatik proiektu bidez hornitutako txokoa dugu.
MUSIKA GELA
Zer gertatzen da musika entzun edo interpretatzen dugunean? Gure garunaren eskuinaldeak gure emozioekin konektatzen lagunduko digu, eta ezkerraldea da eta lanak aztertuz, abestien letren zentzua bilatuz edota musika irudi eta erritmoak eraikiz aktibatuko da.
Hori dela eta, musikak duen garrantzia azpimarratu nahian, ikastetxean gela propio bat eskaintzen zaio.
INFORMATIKA GELA
Joan den ikasturtetik, lehen hezkuntzako 4. mailatik aurrerako ikasleek chromeebook bat dute ikasle bakoitzeko. Hori horrela izanik, informatika gela, batez ere, 1. - 3. bitarteko mailako ikasleei zuzenduta dago.
Mahai gaineko 12 ekipo dauzkagu eta eramangarrien orga bat, beste 22 ekiporekin, adin horretako ikasleak gure gizartean gero eta beharrezkoagoak diren konpetentzia digitalak aztertzen eta eskuratzen has daitezen.
KIROL EREMUAK
Gorputz Heziketa eman ahal izateko espacio desberdinak ditugu: soinketa gela, patioa, frontoia eta aterpea.
Hauetako bat, soinketa gela, ikasleek aurrera eramandako proiektu baten bitartez, apaintzea erabaki zen, eta ondorioz, berdintasunari eta aniztasunari loturiko mezu zein marrazkiez apaindu zen orain bi urte.
Espazioek irakaskuntza prozesuetan duten garrantzian sinistuz, poliki aldaketak egiten ari gara. Soinketa gela da aldaketa horien adibideetako bat.
JOLAS TOKIA
Hasiera batean patio hau amets soila zen; sentsibilitate, desio eta behar desberdinak batuko zituen jolas eta eremu bat margotzen zen gure irudimenean. Azkenik, urte korapilatsu batzuen ondoren, udako eguzkiarekin batera, patioa kolorez margotu zen. Eremu berriak, aukera berriak.
Ametsak amets, aipaturiko sentsibilitateak eta beharrak gure eginik, aniztasuna altxor eta aukera moduan ulertuta, ikastetxeak inklusioaren bidea hartzea jarri du helburu.
Patioa, asmo honen islada txiki bat besterik ez da. Ikasleen aniztasunari erantzuten saiatzen den islada xumea.