Programak - Bernart Etxepare IP - Ikasnova
Programak - Bernart Etxepare IP
Programak
SKOLAEk Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateen lana inspiratu nahi du, ikasle guztiei BERDINTASUNEAN BIZITZEN IKASTEKO aukera emateko.
Ezagutzan, askatasunean eta etorkizunari buruz genero-baldintzatzailerik gabe erabakitzeko gaitasunean finkatu behar da prozesua, berdintasun-eza identifikatzen, haren aurka borrokatzen eta berdintasun-eskubidea gauzatzen (besteak beste, kultura, erlijio, gizarte-klase, egoera funtzional eta sexu-orientazio bakoitzaren esparruan) ikasiz.
SKOLAE - Ikastetxeen iritzia

Orain 3 urte HEZIGARRI programaren eskutik, bide berriak jorratzera abiatu ginen, mundu berriak ezagutzera, irakasteko bide berriak jorratzera.
Metodologia berrien ikasketa honetan, ikasle bakoitzari ahalik eta atentziorik egokiena emateko asmoarekin, kooperazioan eta elkarlanean lan egin eta ikasteko bideak jorratzen ari gara indibidualtasunetik harago joanen den irakaskuntza prozesua diseinatuz. Garai berriek erronka berriak ekartzen dizkigute gurera. Etxera.
Metodologia hauen artean ikastetxeak IKKI (ikaskuntza kooperatiboa)ren bidea jorratzea erabaki du, baita Proiektuko ikaskuntza prozesuan ere. Hauek biak oso ongi uztartzen dira irakaskuntza partekatuarekin, eta inklusioa eta ekitatearen bidearen oinarri moduan bizi ditugu.

KADINET Nafarroako ikastetxeen sareen egitura da, 1998an sortua, Nafarroako sei institutu publikotako zuzendaritzako kideen ekimenez.
Ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko helburuarekin sortu zen, sareko lana eginez eta jardunbide onak trukatuz. Ikastetxe desberdinen arteko harremanak sendotzen ditu, esperientziak trukatzeko aukera emanez, eta, azken finean, iturri desberdinetatik edateko aukera ematen digu; ikuspuntu desberdinak trukatu, elkarri laguntza eman…
Irakaskuntza publikoaren kalitatea eta hobekuntza etengabea indartu nahian, 2004/2005eko ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak bere gain hartu zuen Nafarroako unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan Kalitatea Hobetzeko Sistemak diseinatzeko, ezartzeko eta aitortzeko proiektuaren lidergoa.
Bernart Etxeparen, orain 3 urte sartu ginen sarean. Honek barne antolakuntza eraginkorrago bat diseinatzen lagundu digu, barne prozesu aunitz diseinatzeko aukera emanez.