Balioetan hezten

Auzoaren etorkizunean oinarriak jarriz

Responsive Image

HELBURUAK




Auzoan euskara ikastea eta erabiltzea bultzatzen duen zerbitzu publikoa gara, baita euskal kulturaren transmisioa bilatzen duena ere. Auzoan erreferente izan nahi dugu, etorkizuneko gizartea eta auzoaren harremanak sortzeko berdintasunean oinarrituta.

Euskararen transmisioa ziurtatzeko, murgiltze linguistikoaren metodoa hartzen dugu abiapuntutzat.

Metodo honek euskararen irakaskuntza goiztiarra proposatzen du, modu intentsiboan, ama-hizkuntza ikasten den modu natural berean, baina eskola-ingurunean. Metodo horren arabera, ikaskuntza testuinguruan kokatzen da, eskolako edukien irakaskuntzan zentratzen da, hizkuntzaren berezko azterketan baino gehiago. Benetako komunikazio-egoeren bidez gertatzen da; hizkuntza erabiliz ikasten da.

Era berean, bizi garen gizarteak proposatzen dizkigun beharrei erantzun nahi diegu, hezkuntza kritiko eta integral baten bidez harreman egokiak proposatuz, agertzen zaizkigun desberdintasunak ahal den neurrian orekatzeko. Gure eskolak ikasleen eta familien aniztasuna eta desberdintasunak errespetatuko ditu.

Behar izanez gero, ikastetxeko espezialistek, kanpoko erakundeekin koordinatuta, behar espezifikoak dituzten ikasleei eta egoera berezietan dauden familiei beharrezko baliabideak eskainiko dizkiete.

Ikasleen ahalmen pertsonala eta akademikoa garatuko dugu, ikasteko interesa sustatuz eta bizipen positiboak bultzatuz.

Horretarako, ikastetxeak auzoaren ezaugarriak hartuko ditu kontuan, eta eskola irekia, plurala, hurbila, eleanitza eta laikoa bultzatuko du.
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image

IKUSPEGIA

Bernart Etxepare ikastetxeak honako hau izan nahi du:

  • Auzoko hezkuntza-erreferentea den ikastetxe publikoa.
  • D ereduko ikastetxe bat, euskal kultura eta hizkuntza bultzatuko dituena, eta, aldi berean, ikastetxe eleaniztun, ireki eta hurbila izan nahi du.
  • Ikastetxe inklusibo bat, ikasle guztientzat ikasteko aukerak eskainiko dituena. Ekitatiboa eta kalitatezkoa.
  • Erlijio-sinesmen guztien errespetuan oinarrituta, hezkuntza laikoa helburu duen ikastetxea.
  • Pertsonen hezkuntza integrala eskaintzen duen ikastetxea. Bai akademikoa bai emozionala, balioetan oinarrituta eta garapen sozial duin baterako beharrezkoak diren trebetasun sozialak lortzeko helburuarekin.
  • Irakaskuntza esanguratsu baten bidez ikasteko gogoa bultzatuko duen ikastetxea, ikasleengan autoestimua, espiritu kritikoa eta autonomia garatu nahi duena.
  • Ikastetxeak komunikabideetan eta informazioan etengabe aldatzen den egungo errealitate teknologiko sozialaren eskutik gaitasun digitalean aurrera eginen du.
  • Ikastetxea parte-hartzean eta elkar ulertzean oinarritutako komunitatea izango da, kide guztien arteko bizikidetzaren errespetuan eta eguneroko praktikan eraikia

                             

Responsive Image

BALIOAK



Gure eskola-komunitateak honako balio hauek landu eta bultzatuko ditu:

  • Errespetuzko jarrera norberarentzat, gainerako pertsonentzat, ingurumenarentzat, hizkuntzentzat eta kulturarentzat.
  • Autonomia eta erantzukizuna
  • Espiritu kritiko eta sortzailea
  • Lana eta ahalegina
  • Hezkidetza
  • Emozioen hezkuntza
  • Arazoak modu baketsuan konpontzea: enpatia, tolerantzia eta desberdintasunak onartzea.
  • Lan kooperatiboa eta hezkuntza-komunitate parte-hartzailea.
  • Hezkuntza esanguratsua: esperimentazioa eta bizipenak
  • Hezkuntza inklusiboa
  • Garapen iraunkorra.
  • Ongizate fisikoa eta mentala. Ohitura osasungarriak.
Responsive Image
Responsive Image