GURASOENTZAKO FORMAKUNTZA PROGRAMA

2023/09/26

Txantreako Osasun-Hezkuntzarako Koordinakundeak urtero bezala Gurasoentzako Formakuntza Programa aurkeztuko du.

Koordinakundea Txantreako Osasun Etxeak, Andraize (CASSYR), Osasun Mentaleko Zentruak, Auzo Unitateak eta SiñarZubi Federazioak osatzen dute.

Programa honek Lehen Hezkuntzako 5.eta 6. maila eta DBHko 1. mailako nerabeen gurasoei zuzenduriko ikastaro bat eskainiko du otsaila eta martxoan zehar.

Ikastaroak “aita eta ama izatearen” inguruko hausnarketa zein analisian laguntzea, eta horretarako beharrezkoak diren trebetasunen garapenak sustatzea ditu helburu. Auzoko zerbitzu eta erakunde desberdinetako profesionalek duela 30 urte baino lehenagotik sarean garaturiko ikastaroa da, urtez-urte balorazio positiboak jasotzen dituena.

Ikastaroari buruzko informazioa eransten dizuegu, aurreikusiak dauden eduki, data eta ordutegiak biltzen dituena. Edozein zalantzarako koordinakundearen telefono zein helbide elektronikoaren bitartez egin dezakezue.

Izen-emateko GALDETEGIAREN ESTEKA

Izena emateko azken eguna urriaren 6an izanen da

Kontaktua: 948 13 0171 / 607 97 75 98/

escuelamyptxantrea@gmail.com