ODISEA

2023/10/18

Esploratu abentura berria Odisearekin!

Murgil zaitez irakurketa mundu liluragarri eta aberasgarrian eta egin beste urrats bat.

ODISEA liburutegi digitalak hainbat eduki digital eskaintzen dizkigu maileguan Nafarroako titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasle eta ikasle guztiei.

OdiloTK plataformatik liburu bat maileguan eskatu ondoren, tabletetarako, telefono adimendunetarako, ordenagailu pertsonaletarako edo liburu elektronikoen irakurgailuetarako balio duen formatu digitalean deskarga daiteke.

Sartzeko, saioa hasi besterik ez dugu behar gure Educako erabiltzailearekin eta pasahitzarekin.